HARRI-ORRI-AR Eskulan azoka

Irailak 28-29-30 2018 2. Edizioa 2018ko irailak 28-29-30

Zer da Harri-Orri-Ar?

Hartu parte Harri-orri-ar jaialdian!

Handmade komunitateko partaide izan nahi al duzu?
Hau da zure jaialdia!! Ezinbestekoa, saltzen, asmatzen, sortzen, bilatzen, ezagutzen eta partekatzen dutenentzat!

Eskulanak egiteko espiritua baldin baduzu eta gehiago jakin eta aparteko esperientzia bizi eta partekatu nahi baduzu, Harri-Orri-Ar da zure lekua. Azken DIY joerak eta berritasunak ikusteko, bizitzeko, usaintzeko, ukitzeko eta sentitzeko gune bat. Imajinatu ditzakezun eskulan guztiak aurkituko dituzu; erreferentziazko sortzaile nazional eta internazionalak eta sektoreko aparteko sorpresa asko. Erakusketariak, tailerrak, masterclass, hitzaldiak, azokak, erakustaldiak, lan- eta jarduera-eremuak familia osorako, apartak, hiru egunetan, Irunen.

Zatoz sormena inoiz imajinatu ez duzun lekuraino suspertzera!

Antolatzaileak

Ficobak Evident Events enpresaren zuzendaritzakidetza du, merkataritza eta sorkuntza aldetik. Enpresa horrek 10 urtetik gora darama ekitaldien eta azoken munduan. Besteak beste, Evident Events eskulanen erreferentziazko jaialdia den Bartzelonako Handmade Festival jaialdiaren sortzailea da. Bestalde, Evident enpresak azoka-ibilbide luzea du, eta urrezko saria ere eskuratu zuen 2016ko Eventoplus-en edizioan, azokako presentzia onenaren kategorian.

Harremanetarako pertsonak

Anna Esteban: 687 123 179
Miriam Ventura: 680 58 29 20
Telefonoa: 930 171 204
Mail: piedrapapeltijera@evidentevents.com

2. edizioa Jaialdi aparta eta % 100 handmade