HARRI-ORRI-AR Eskulan azoka

Ekin Harri Orri Ar azokarekin

Protagonista izan zaitezkeen oso proiektu berezi bat?

Lor ezazu zure stand babestua! Aurten zure aldeko apustua egin dugu Harri Orri Ar azokan!

Hazkunde prozesuan dauden proiektuei eta negozioei egin diegu leku edizio honetan. Horretarako, 5 enpresa sortu berriri aukera emango diegu ezagutzera emateko eta beren produktuak jaialdian saltzeko. Beste ekintzaile batzuk inguruan izatea baino hoberik ez dago partekatzeko, hazteko eta egin nahi den ibilbidea proiektatzeko.

Sortu berri den negozio batentzat oso garrantzitsua da jendearekin zuzeneko harremana izatea eta zure bezeroek eskaintzen duzun produktua nola hartzen duten jakitea. Horregatik uste dugu Harri Orri Ar azokara etorri behar dugula eta aukera aprobetxatu kolpe batean iristeko eskulanen eta brikolajearen sektorean interesa duten 6.000 lagunengana baino gehiagorengana.

Beharbada zure lehen esperientzia izango da ekitaldi batean, edo beharbada ez, baina bai dakigu esperientzia ahantzezina izango dela, eta batez ere desberdina eta aberasgarria.

Ekintzaile orok, edo proiektu bat aurrera atera nahi duen orok entzun izango du ekintzailetzak berekin daraman bakardadeaz edo emozioen errusiar mendiaz hitz egiten. Ekiteak ez du bide bakartia izan behar. Beste batzuk ere zeu bezala daudela sentitzea baino hoberik ez dago konponbideak eta ikuspuntu berriak aurkitzeko.

Erakusketari gisa parte hartu nahi baduzu, idatzi:

piedrapapeltijera@evidentevents.com helbidera eta xehetasun guztiak azalduko dizkizute.

Baldintzak:
  1. 1-Do it Yourself sektoreko enpresa izatea
  2. 2-Enpresa sortu berria izatea, hori frogatzeko moduan (gehienez 24 hilabete)
  3. 3-Zure hautagaitza irailak 1 baino lehen aurkeztea
%100, DIY ekintzaileei begira

Enbaxadoreak

ITZIDREAMS

Itziar dut izena eta nire bizitzako maitearekin bizi naiz Bartzelonan. Une honetan goitik behera aldatzen ari naiz nire norabide profesionala. Dena duela bost urte hasi zen. Nire Sorkuntzazko Uneak partekatzeko beharretik sortu zen Itzi Dreams.

Energia positiboz beteriko Itziar esnatu zuen Itzi Dreamsek. Izan ere, izugarri gustatzen zait zoriontasuna transmititzen duten objektuak eta energia positiboa transmititzen duten tailerrak sortzen ditut.

Azkenean gehien gustatzen zaidana egitea erabaki nuen: pertsonengan dagoen Sorkuntzarekin konektatzen laguntzea.

Harri Orri Ar ekimenaren enbaxadorea izatea izugarri gustatzen zait ondoko arrazoaiak direla eta: Lehenengoa, izugarri gustatzen zait sorkuntzazko uneak partekatzea; bigarrena, craft, DIY eta Handmade-rekin lotuta dauden azokek liluratzen naute.


SAMIGARRA

Ilustratzaileak, argazkilaria eta Sami Garra atzean dagoen eta ikus daitekeen irudia naiz. Sami Garra sorkuntazko online negozio bat da eta bertan alderdi desberdinak garatzen ditugu. Hori dela eta denda eta eskola bana dugu, biak online. Eta nire lanean badago karbado egitea, produktuen argazkiak egitea marka txikientzat, edukia sortzea marka handientzat (eta nirearentzat ere bai, jakina), sorkuntzazko tailerrak ematea eta baita “zeuk egin” premisaren mende daudenak ere (zuzenean eta online ere bai); bestalde, ikastaroak sortzen ditut eta talentu handiko irakasleak lortzen ditut gure eskolarako. Beraz, niretzat egun bakoitza desberdina dela esan dezaket. Denek antza dute elkarren artean, baina nire markak desberdintzen duen zerbait baldin badago, aniztasuna da.

Marka pertsonal bat daukat, femeninoa, feminista eta zoriontsua. Gai edo teknika bakar batean espezializatu beharrean, markaren xedea emakumeak motibatzea da sorkuntzaz baliatuz, forma guztietan, zoriontsuak eta bereziak sentitu ahal izan daitezen.

HOAren enbaxadorea izatea ohore eta plazer hutsa da. Craft- handmade unibertsoak elkartzen gaituen guztietan gu zoriontsuago egiteko da.

Erabat garrantzitsua da tamaina honetako ekimenak egotea Espainiako toki desberdinetan, komunitate guztien lana ezagutzera emateko eta, aldi berean, horrek berekin dakarren pertsonen arteko trukaketaz elkarrekin aberasteko.

Oso zoriontsua naiz HOAren parte izateagatik eta, horrela, sorkuntza toki guztietara eraman ahal izateagatik.


STEFFIDO

Kaixo, Steffi naiz. Holandarra naiz eta 3 seme-alaben ama naiz. 31 urte ditut eta DIY zale amorratua naiz.

Duela 3 urte YouTuben eskulanei eta brikolajeari buruzko kanal bat irekitzea erabaki nuen gai horiei buruz ditudan ezagutzak partekatzeko bideo tutoretza formatuan, jendeak bere etxean gauza bera egin ahal izan dezan.

Duela 2 urtetik nire denboraren %100 erabiltzen dut nire kanalerako edukiak sortzeko eta sektore honetako beste markentzat eta enpresentzat ere bai. Dendetan eta ekimenetan tailerrak ere ematen ditut.

Hori eguneko egitea izugarri gustatzen zait!!! Ikasleekin zuzenean lan egitea ikaragarri gustatzen zait!!!

Poz-pozik nago Harri Orri Ar ekimenaren enbaxadorea izateagatik. Azokek ikaragarri gustatzen zaizkidalako eta baita Do It Yourself, brikolaje eta eskulan den guztia ere; beraz, horiek guztiak elkartzen badira, Paradisuan nago!

LADY SELVA

Noelia dut izena, baina sareetan ezagunagoa naiz Lady Selva izenaz. Avilesen jaio eta bertan bizi naiz. Aviles Asturiaseko hiribildu txiki bat da. Eta duela 6 urtetik, nire bizitza Selva eta Ikkirekin partekatzen dut. Bi katuak adoptatuak dira eta izugarri maite ditut. Argazkilaria eta diseinugilea naiz. Duela 12 urtetik blog bat daukat (baina hilabete batzuk daramatza stand by egoeran) eta osagarriei buruzko online denda bat. Bertan, bisuteria piezak (belarritakoak, paparreko orratzak, idunekoak, pultserak…) aurkitu ahalko dituzu, baita zeramikazko elementuak ere, etxe zoriontsuetarako. Izugarri gustatzen zait modelatzea eta zeramikako dekorazioa; beste espezializazio bat ere badut: egurrezko irudi pertsonalizatuak ezkontzentzat eta ekitaldientzat.

10 urte luzeetan azoketan eta azoka txikietan parte hartu izan dut, eta orain ilusio handia egiten dit horietako baten enbaxadorea izatea! Asturiasetik kanpoko azoka txikietan parte hartzera askotan gonbidatu naute, baina inoiz ez zait ongi egokitu; beraz, nire jaiolekutik kanpoko azoka batera joango naiz eta guztiz zirraragarria iruditzen zait. Gainera, Gipuzkoa ez dut ezagutzen eta bidaiatzea zein beste toki batzuk ezagutzea den guztiak liluratzen nau. Hori dela eta pozaren pozez hartu dut Harri Orri Ar jaialdiko enbaxadorea izatea.


IRENE

Irene da nire izena, baina jende guztiak “Ire” izenaz ezagutzen nau blogarengatik eta “El Taller de Ire YouTube kanalarengatik. Duela 6 urtetik nabil DIY munduan, eta blogarentzako zein YouTube kanalarentzako edukiak sortzen ditut, baita sektoreko marka garrantzitsuenentzat ere. Tutorialak argitaratzen ditut eskulanei, artisautzari, sorkuntzazko birziklatzeari, dekorazio eta brikolajeari buruz.

YouTube kanalean ia 200.000 harpide ditut. Horrez gain, tailerrak ematen ditut azoka eta ekitaldietan nagusiki. Izan ere, toki horietan publikoak nire markako artisautza eta bitxigintzako piezak aurkitu ahal izan ditu. Nire markaren ardatza mosaikoak, azulejoak eta lauza hidraulikoak dira.

Kokapen geografikoa dela eta mota honetako ekimenetara hurbiltzerik izan ez duten jarraitzaileak ezagutzeko sekulako aukera da HOAren enbaxadorea izatea.

Biziki eskertzen dut aukera hau DIY munduan egiten dugun lan guztiarekiko aintzatespena eta konfiantza direlako.

Eta, azkenik, sektoreko beste profesionalekin harremanetan egotea eta beraiengandik ikastea beste abantaila bat delako.